Skip to main content

FABRIKAZIO-PROZESUAK

Gure instalazioetan erabat integratutako prozesu bat dugu, malgutasun handia ematen duena, eta, horri esker, hasieratik amaierarako zerbitzua eman diezaiekegu gure bezeroei.

ESKARIAREN ARABERA

Bezeroak eskatutako pieza bereziak fabrikatzeko galdaragintza, oso profesional kualifikatuek osatua.

AUTOMATIZATUA

Pieza seriatuagoak fabrikatzeko galdaragintza automatizatua. Horretarako, teknologiarik aurreratuena daukagu.

BULEGO TEKNIKOA

Diseinua eta laguntza teknikoa

Geure bulego teknikoa daukagu, 3D softwareko tresnekin.

Mota guztietako piezakatzeak eta muntaketak egiteko gai gara, 3D softwareko tresnak erabiliz. Bezeroaren planoetatik abiatuta, multzo osoa piezakatzen dugu. Muntaia- eta soldadura-sekuentzia trazatzen dugu.

MUNTAKETA

Galdaragintza ertain eta astuneko mota guztietako lanak egiten ditugu, betiere bezeroaren planoen arabera.

Aurretiazko eragiketak argi eta garbi identifikatuta daude, balizko hutsegiteak saihesteko. Arreta berezia jartzen dugu aurreko mekanizazio-eragiketetan, soldaduren sekuentzian, irisgarritasunean, etab.

Beti aztertzen ditugu neurri eta soberakin guztiak.

SOLDADURA

Profesional homologatuen talde bat dugu, edozein soldadura egiteko behar adinako esperientziarekin, baita lodieraren % 100erainoko lotura-soldadurak egiteko ere, ultrasoinuekin ikuskatuak.

UNE-EN 287 araudian homologatutako soldatzaileak. Horretarako, lotura-tekniken ikerketan buru diren zentro teknologikoekin lan egiten dugu.

TALENTU horretaz gain, soldadura-robot bat ere badugu, hori ere UNE EN ISO 15614-1 arauaren arabera prozeduratua eta S/UNE EN ISO 14732 homologazioarekin, kalitatea % 100ean bermatuta.

END IKUSKAPENAK

Kalitatea, fidagarritasuna eta gure bezeroen beharrei erantzungo dieten irtenbide osoak eskaintzen ditugu.

UNE-EN 472
Saiakera ez-suntsitzaileetarako barne-teknikari homologatuak ditugu, II. mailako CERTIAEND ziurtagiriekin.